Zergaren funtzionamenduaren baitan

  • Zerga Progresiboak:  Zerga oinarria handitzen denean, tasa inpositiboa handitu egiten da.
  • Zerga Erregresiboak: Zerga oinarria handitzen denean, tasa inpositiboa txikitu egiten da.
  • Zerga Proportzionalak: Zerga  oinarria ez da kontuan hartzen. Ordaindu beharreko tasa inpositiboa ez da aldatzen eta, beraz, ordaindu beharreko kuota proportzionala da.

Zergapetzen duenaren baitan

Zerga Zuzenak: pertsonen edo enpresengan zuzeneko eragina dute.

  • Ondarearen Gaineko Zergak: Balore zehatz bat gainditzen duen ondarea duten pertsonek ordainduko dute.
  • PFEZ = Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga: Bere lan, kapital edo beste diru sarrera batzuetatik errentak lortu dituzten pertsonek ordainduko dute.
  • Sozietateen Gaineko Zerga: Merkataritza sozietateek lortzen dituzten onurengatik ordaintzen dute eta proportzionala izan ohi da.
  • JEZ = Jarduera Ekonomikoaren Gaineko Zerga: Enpresa jarduerak, jarduera profesionalak eta jarduera artistikoak dituzten pertsonek ordainduko dute. 

Zeharkako Zergak: Produktu bat erosterakoan edo zerbitzu bat erabiltzerakoan ordaintzen diren zergak dira. Garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • Ondare Transmisioen Gaineko Zerga: Beste partikularrei ondareren bat erosten dizkieten pertsonek ordaintzen dute.
  • BEZ = Balio Erantsiaren Gaineko Zerga: Enpresa eta partikularren arteko ekonomia transakzio gehienetan ordaintzen da. Balio horren portzentaia bat izan ohi da.
  • Zerga Bereziak: Kontsumo espezifikoen gaineko zergak dira eta fabrikazioei eta inportazioei ezartzen diete zergak (lurralde baten ondasun konkretu bat sartzea, ibilgailuen matrikulazioa…). Garrantzitsuenak:
        • Alkoholari edo edanari aplikatzen zaizkionak
        • Hidrokarburuei buruzko zergak
        • Tabako lanei aplikatutakoak
        • Elektrizitateari buruzkoak