-
Izena: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. 110 eredua bete behar da.
-
Definizioa: Izaera pertsonala, zuzena eta progresiboa du. Bere helburua ekoizpen faktoreen (lurra, lana, kapitala) errendimenduan osotasuna zergapetzea da.
-
Banaketa: Bost zatitan banatzen da:
-
Besteren konturako lanaren errendimendua. Zergapekoak errenta aitorpena egiterakoan atal horretan bere jarduerarengatik lortutako onurak aipatu beharko ditu.
-
Kapital higiezinaren errendimendua (etxebizitzak).
-
Kapital higigarriaren errendimendua: banku interesak, akzioen dibidenduak…
-
Norberaren konturako jarduera ekonomikoen errendimendua.
-
Ondare onura eta galerak.
-