•  Izena: Balio Erantsiaren gaineko Zerga. 390. eredua bete behar da.
  • Balio Erantsia: Ekoiztutako onuren eta ekoiztu ahal izateko erabilitako lehengaien kostuen arteko diferentzia da.
  • Zer da?

Zerga hau Balio Erantsiaren gainean aplikatzen da: 

  • Operazioaren totala = Zerga oinarria + BEZ kopurua = Zerga oinarria + Zerga oinarria • Tasa inposatzailea

Zeharkako zerga da.

Kontsumoaren gainean du eragina.

Hurrengo operazioei jartzen zaie zerga:

Enpresaburuek edo profesionalek egindako ondasunen entregak edo zerbitzu emateak.

Ondasunen erosketa komuna.

Enpresaburuek edo profesionalek egindako ondasunen inportazioak. 

  • Salbuespenak:  hezkuntza, osasuna, seguruen kontratazioa… 
  • Subjektu pasiboa eta Zergapekoa

Enpresaburuek eta profesionalek jasaten dute ondasun eta zerbitzuak ordaintzen dituztenean, baina jasanarazi egiten dute produktuak kobratzen dituztenean edo bere zerbitzuak eskaintzen dituztenean. Hornitzaileen eta bezeroen artean daude.

Beraz, zerga hau benetan jasaten duena azken bezeroa da, ezin baitu bere gastuetatik kendu.

Beraz, zergaren subjektu pasiboa enpresek edo profesionalek osatzen dute, izan ere, hauek sartzen diote Ogasunari bildu duten dirua eta zergapekoa kontsumitzailea da, berak jasaten baitu zerga, ezin baitu zerga kendu. 

  • Tasa Inposatzaileak:
  • Tasa oso murriztua →%4: Premiazko artikuluei aplikatzen zaie (barazkiak, esnea, ogia, fruta…).
  • Tasa murriztua →%7: Besteak beste, elikagaiei orokorrean, garraioa eta etxebizitzari.
  • Tasa orokorra →%16: Gainontzeko ondasun eta zerbitzuei. 
  • Ajusteak: Normalean, BEZ jasangarria jasandakoa baino altuagoa izaten da. Urte naturala amaitzerakoan enpresaren aldeko saldoren bat gelditzen bada, 390 ereduarekin batera errekamatu ahal izango da. Dokumentu ofizial honetan urte osoko operazioen laburpena jasotzen da. 
  • Adibideak  

  • Enpresak eraman beharreko liburuak:
      • Emititutako fakturen erregistro liburua
      • Jasotako fakturen erregistro liburua
      • Inbertsio ondasunen erregistro liburua
  • Horretaz gain enpresaburuaren obligazioak
    • Ondasun eta zerbitzu guztien fakturak egitea.
    • Emititutako eta jasotako faktura guztien zerrenda zehaztua aurkeztea.
    • Urteko 3 lehenengo hiruhilekoetan deklarazioa egitea 300 eredu ofizialaren bidez.
    • Urte guztiko operazioen laburpena aurkeztea 390. ereduarekin batera